XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
mar-garita. Guardian dagoen bitartean Luis Marik hostogabetzen duen lorea, Mari Pilik maite duenentz jakiteko.
margonautak. Jason greziarrarekin batera, urrezko ahuntz-larruaren bila abiatu ziren pintoreak.
marineltxo. Zazpi itsasoetan zehar dabilen zomorro odol-zurrupatzailea.
markagailur. Hiru mila metroko goieran, futbol-partiduaren emaitza erakusten du.
Marmitaka. Ulises heroiaren sorlekua; bertan Euskal Herrian oso estimatua den plater bat asmatu zen.
marmitakones lejanos. Euskal Herriko nostalgia gastronomikoaz, Almodóvar-ek egindako pelikula.
markailao. Konpetentziarenarekin nahastu ez dezaten, seinale bereizlea duen arraina.
Manitúrriaga. Telebistako aurkezle jainkotua.